86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

2.2 sektoreko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko ekainaren 12an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

2.2 sektoreko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udal honek, aurtengo martxoaren 6an izandako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2.2 sektoreko xehetasun azterlana, Construcciones Pozarrón, S.L.k sustatua.

Egintza hori jendaurrean egon da, 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, apirilaren 23an, eta ez da alegaziorik aurkeztu haren kontra.

Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1. Behin betiko onestea 2.2 sektoreko xehetasun azterlana, Construcciones Pozarrón, S.L.k sustatua.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Tramitazio tasak direla eta, interesatuei seirehun eta hogeita bat euro eta hogeita bost zentimo (621,25) ordaintzeko eskatzea.

Cintruenigon, 2007ko ekainaren 14an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0710409