86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANTZIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Antzingo Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2007ko ekainaren 11n eman 28/2007 ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Antzingo Cruz de Hierro 5 zenbakiko (1. poligonoa, 112. lurzatia) hiri lurzatiaren xehetasun azterlana, Juan José Alberdi Echeverría jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Antzinen, 2007ko ekainaren 11n._Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0709693