86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1984/2007 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Pedro Francisco García Sotro jauna izendatzen da Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Industrien Berregituraketarako Ataleko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 11n emandako 1984/2007 Ebazpenaren bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 104 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Pedro Francisco García Sotro jauna izendatzen da Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Industrien Berregituraketarako Ataleko buru sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdi hori abuztuaren 16ko 1878/2004 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 20an.

Iruñean, 2007ko ekainaren 11n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0710728