86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN (ELORTZIBAR)

2007ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedientea. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, erabaki zuen 2007ko ekitaldiko aurrekontuan egin aldaketen gaineko lau espediente hasiera batean onestea.

Espedienteak interesdunen eskura daude, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Noain-Elortzibarren, 2007ko ekainaren 14an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0709901