86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURCHANTE

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2007ko ekainaren 13ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2007ko aurrekontuan, kreditu berezi bat sortuko baita hilerria handitzeko kontusailean.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Murchanten, 2007ko ekainaren 14an._Alkatea, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0709907