86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1983/2007 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Juan Miguel Izquieta Etuláin jauna izendatzen da Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gizartean Txertatzeko Ataleko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 11n emandako 1983/2007 Ebazpenaren bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Juan Miguel Izquieta Etuláin jauna izendatzen da Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gizartean Txertatzeko Ataleko buru sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2007ko ekainaren 11n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0710624