86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BURLATA

2007ko udal aurrekontua. Behin betiko onespena

Udal honetako 2007ko aurrekontuaren hasierako onespenaren iragarkia 2007ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 30ean. Aurrekontu horretan sarturik daude Udalarena berarena, 15.468.836,84 euro egiten duena, eta bere erakunde autonomoena: Kirol Patronatua, 2.002.010,81 euro eta Kultur Patronatua, 730.504,03 euro.

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen laburpen bateratua:

DIRUSARREREN AURREKONTUA:

1. kapitulua: Zuzeneko zergak: 3.229.325,00 euro.

2. kapitulua: Zeharkako zergak: 1.705.366,85 euro.

3. kapitulua: Tasak eta bestelako dirusarrerak: 2.320.839,55 euro.

4. kapitulua: Transferentzia arruntak: 6.789.751,95 euro.

5. kapitulua: Ondareko dirusarrerak: 249.224,74 euro.

6. kapitulua: Inbertsioak besterentzea: 386.483,27 euro.

7. kapitulua: Kapital transferentziak: 2.419.966,79 euro.

8. kapitulua: Finantza-aktiboak: 35.000,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 17.135.958,15 euro.

GASTUEN AURREKONTUA:

1. kapitulua: Zerbitzu orokorrak: 1.491.554,35 euro.

2. kapitulua: Babes zibila eta herritarren segurtasuna: 1.581.767,63 euro.

3. kapitulua: Gizarte segurantza, babesa eta sustapena: 4.838.565,02 euro.

4. kapitulua: Ondasun sozial publikoak: 7.684.759,75 euro.

6. kapitulua: Erregulazio ekonomiko orokorra: 395.935,64 euro.

0. kapitulua: Zor publikoa: 1.143.375,76 euro.

Gastuak, guztira: 17.135.958,15 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2007ko ekainaren 22an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0710757