86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ETXARRI ARANATZ

Zumurdiñetako 2. fasea: jabeei dei egitea ordainketa eta okupazio aktak egiten direneko ekitaldietara

2007ko ekainaren 29an Alkatetza honek ondoan eta osoki idatzirik ageri den erabakia onetsi zuen:

(2007/05)

Etxarri Aranazko Udalbatzak, 2006ko ekainaren 18an egin zuen osoko bilkura berezian hasiera batez onetsi zuen Etxarri Aranazko Udal Planeko SI-6 sektorea, Zumurdiñetako 2. faseari dagokiona, nahitaez desjabetzeko proiektua. Baterako tasazioaren sistema ezarri zen orduan, eta jendaurrean ezarri zen (104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2006ko abuztuaren 30ean).

Jendaurreko epea bukatuta, proiektua behi betikoz onartu zen 2007ko maiatzaren 23an egin zen osoko bilkura berezian. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 48. artikuluan eta haren Erregelamenduaren 49. artikuluan xedatutakoa jarraikiz, eta Hirigintza Kudeaketarako Erregelamenduaren 205. artikuluari eta hurrengoei jarrikiz,

EBATZI DUT:

Etxarri Aranazko Udal Planeko SI-6 sektorea, Zumurdiñetako 2. faseari dagokiona, nahitaez desjabetzeko proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen jabeei dei egitea ordainketa eta okupazio aktak egiten direneko ekitaldietara. Ekitaldiak uztailaren 18 eta 19an eginen dira Etxarri Aranazko udaletxean.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio bakarkako zitazio baten bidez.

Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen jabeak ekitaldi horretara bertaratu beharko dira, edo, bestela, behar bezala baimendutako pertsonak agertu beharko dira. Beren titularitatea kreditatzeko dokumentuak eraman beharko dituzte (jabetza eskritura, Jabetza Erregistroko agiri soila eta abar).

Ordainketa egiten ez den kasuetan, Etxarri Aranazko Udalak onetsitako balioespenak Ekonomia eta Ogasun Ministerioko erregistro orokorraren zainpean utziko dira.

Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Foru Erkidegoko bi egunkaritan eta udaletxeko iragarki oholean. Argitalpen horiek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak bere 59.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz eginen dira.

Alkatetzaren erabaki honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabete bateko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion salari zuzendua, edo Adminsitrazioarekiko Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Adminstrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko bateko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Etxarri Aranatzen, 2007ko ekainaren 29an._Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0710858