II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak
ETXARRI ARANATZ
Ur hornidura orokorreko hodi nagusi berria jartzeko obra
Etxarri Aranazko Udalak 2007ko maiatzaren 23ko osoko bilkura berezian hartu zuen erabakiaren testua aldatu da hona, hitzez hitz:
Aztertu egin da Etxarri Aranazko ur hornidura orokorreko hodi nagusi berria jartzeko obraren finantza eta bideragarritasun plana, Udaleko kontu hartzaileak aurkeztu duena Alkatetzak eskatuta; orobat, obrak egiteko proiektua, Suedin, S.L.k prestatua, eta aho batez erabaki da onestea.
Proiektuak hodiaren trazadura zaharra aldatzen duenez gero, zenbait finka partikularretan du eragina. Hortaz, honako hau erabaki da:
1. Hasiera batean onestea Suedin, S.L. ingeniaritza taldeak prestatu proiektuko hodiaren trazadura, desjabetze espedientea ireki eta hasiera batean onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, espedientean ageri baitira.
2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenari loturik baitaude.
3. Proiektua eta ukitzen dituen ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten; horretarako, Udalaren bulegoetan eskuratzen ahalko dute proiektua.
4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan argitaratu eta Udalaren iragarki oholean jartzea, eta interesdunei jakinaraztea.
ERANSKINA
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKAK
GOIGOECHEA BACAICOA, MARTIN 29,66 88,98 444,90 1 6,50 1 232 LEHORLURRA
MARIÑELARENA ARRUABARRRENA, MARIA 55,86 167,58 837,58 - - 1 233 LEHORLURRA
URQUIJO PEREZ, JOSE ADOLFO
IMAZ MENDIOLA, M. JOSEFA 28,19 84,57 422,85 - - 1 234 LEHORLURRA
LIZARRAGA IGOA, HILARIA 48,02 144,06 720,30 - - 1 235 BELARDIA
ULAYAR MENDIOLA, JOSE LUIS 7,09 21,27 106,35 1 6,50 1 582 UREZTALURRA
IRIARTE GOENA, ANGEL 39,45 118,35 591,75 - - 1 583 BELARDIA
IRIARTE GOENA, ANGEL 21,19 63,57 317,85 - - 1 584 UREZTALURRA
BALEZTENA NAZABAL, ANASTASIA 14,93 44,7 223,95 - - 1 590 BELARDIA
BALEZTENA NAZABAL, CELESTINA
BALEZTENA NAZABAL, FELISA
BALEZTENA NAZABAL, JOSE
BALEZTENA NAZABAL, JUAN
LIZARRAGA BALEZTENA, M. ICIAR
LIZARRAGA BALEZTENA, M. CRUZ
LIZARRAGA BALEZTENA, M. LUCIA
ZARRAGA MIGUEL-ECHARRI, MARIA 47,22 141,66 708,30 - 1 589 BELARDIA
_Gaur egungo trazadura mantentzen duten lurzatien titularrei dagokienez, obrak hasteko egunaren berri ematea erabaki da, baita Udalaren konpromisoaren berri ere, obrek lurzatietan eta uztan kalterik eraginez gero.
Etxarri Aranatzen, 2007ko ekainaren 7an._Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.
Iragarkiaren kodea: L0709862