II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
OITZ
Usategia enkantean
Oizko Udalak enkante publikoan jartzen du, ahozko posturen bidez eta lau urtetarako, honako usategi honen aprobetxamendua:
Lote bakarra: Ezpeldegia izenekoa._6 postu ditu. Hasierako prezioa: 11.500,00 euro.
Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek hasierako prezioaren %5 utzi beharko dute aldez aurretik, behin-behineko fidantza gisa.
Goiti jotzeko postura 50 eurokoa izanen da.
Lehen enkantea Oizko Herriko Etxeko bilkura aretoan eginen da, 2003ko abuztuaren 4an, eguerdiko 12etan.
Esleipena arautzen duen baldintza agiria, Udalak 2007ko maiatzaren 24an onetsia, interesdunen eskura dago, udal idazkaritzan.
Oitzen, 2007ko ekainaren 28an._Alkatea, Alberto San Miguel Mindegia.
Iragarkiaren kodea: L0710627