86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1981/2007 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Jesús María Velaz Burgui jauna izendatzen da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Abeltzaintza Azpiegituretarako Laguntzen Bulegoko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 11ko 1981/2007 Ebazpenaren bidez, bukatutzat ematen du hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Jesús María Velaz Burgui jauna izendatzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Abeltzaintza Azpiegituretarako Laguntzen Bulegoko buru sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2007ko ekainaren 11n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0710626