86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ETXARRI ARANATZ

Deialdia, obra eta zerbitzuen arduradun nagusi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Etxarri Aranazko Udaleko obra eta zerbitzuen arduradun nagusi izateko lanpostu bat betetzea; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, Etxarri Aranazko Udalaren plantillako langileen artean oposizio-lehiaketa murriztua eginez beteko da lanpostua, deialdiko baldintzak frogatzen dituzten langileen artean.

1.2. Hautaprobak gainditu ondoren obra eta zerbitzuen arduradun nagusiaren lanposturako izendatzen den izangaia C maila edo taldean sailkatuko da eta maila horretako ordainsariak jasoko ditu.

1.3. Obra eta zerbitzuen arduradun nagusiaren lanposturako izendatzen denak aurreko lanpostuko araubide juridiko berbera gordeko du, hau da, funtzionarioena.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2. oinarria._Eginkizunak.

Izendatua gertatzen denak honako eginkizun hauek bete beharko ditu:

Zerbitzu anitzetako alorreko lanei, orotariko obrei, INEMekiko lankidetzei, Gizarte Lan Babestuari, bergizarteratzeari, eta abarrei atxikitako langileen erantzule zuzena izanen da, haiek finkoak nahiz aldi baterakoak edo azpikontratatuak izan.

Bere esku dituen langile guztien artean lan eta egiteko guztiak antolatu, banatu eta kontrolatuko ditu. Langileen errendimendua ere gainbegiratuko du.

Udal instalazioetako lanak eta funtzionamendua kontrolatuko ditu, eta udal zerbitzuak egiteko kontrataturiko enpresen funtzionamendua gainbegiratuko.

Berdegune publiko eta jolas eremuen mantentze lanak koordinatuko ditu.

Eratzen ahal diren lantalde guztiak koordinatuko ditu, zerbitzua hobeki kudeatu eta eraginkorrago izan dadin.

Egin beharreko lanen artean lehentasunak finkatuko ditu alkatearekin edota horrek eskuordetzen duenarekin batean.

Bere zerbitzuko makineria guztiak, erramintak, ibilgailuak, etab. zaindu eta kontrolatuko ditu.

Materialak, lan egiteko arropa, etab. erosteko txartelak sinatu eta kontrolatzeko ardura izanen du.

Partikularrek egindako obren kostuei eta aurrekontuei buruzko txostenak emanen ditu, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga kalkulatzeko.

Erosketa txikien kudeaketaren ardura izanen du.

Control y seguimiento del cumplimiento urbanístico.

Halaber, zerbitzu anitzetako langileei dagozkien lanak gainbegiratu, antolatu eta kontrolatuko ditu; eta bere mailaren eta kategoriaren barnean manatzen zaizkion eginkizun guztiak.

3. oinarria._Izangaien betebeharrak.

3.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Funtzionarioa izatea, D mailakoa.

b) Goi mailako Batxilergo, bigarren graduko Lanbide Heziketa edo haien balio bereko tituluaren jabe izatea.

Beharkizun horren ordez aski izanen da frogatzea azken bost urteotan Etxarri Aranazko Udalaren zerbitzuan aritu izana lanean, deialdiko kategoriaren beheragoko aurre-aurreko kategoriarekin.

c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

3.2. Aurreko baldintzak deialdi honetan aurreikusitako epean eta eran egiaztatu beharko ditu lanpostua eskuratzen duen izangaiak. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean betetzen direla ulertuko da, hautaprobek dirauten bitartean eta izendatu arte.

4. oinarria._Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Etxarri Aranazko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epearen barnean.

Eskabideak I. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira.

4.2. Horrekin batera lehiaketaldiaren baremoaren irizpideen arabera baloratu beharreko merezimendu guztien egiaztagiriak ere aurkeztuko dituzte.

Epaimahaiak ez ditu aintzat hartuko jatorrizko agiriarekin edo fotokopia konpultsatuarekin egiaztaturik ez dauden merezimenduak.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea buruturik, alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5.2. Izangai baztertuek behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta ondoko 10 egun baliodunean erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, zuzendu.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

6. oinarria._Epaimahaia.

6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Epaimahaiburua: Etxarri Aranazko Udaleko alkatea.

_Mahaiburuaren ordezkoa: Etxarri Aranazko Udaleko alkateordea.

_Lehen mahaikidea: Etxarri Aranazko Udaleko zinegotzi bat.

_Lehen mahaikidearen ordezkoa: Etxarri Aranazko Udaleko zinegotzi bat.

_Bigarren mahaikidea: EHAEOko arkitekto bat.

_Bigarren mahaikidearen ordezkoa: EHAEOko arkitekto bat.

_Hirugarren mahaikidea: arkitekto teknikoa.

_Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: arkitekto teknikoa.

_Laugarren mahaikidea: Etxarri-Aranazko Udaleko idazkaria.

_Ordezkoa: inguruko Udal bateko idazkaria.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bederen bertan ez bada.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz argituko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko sor daitezkeen arazo guztiak.

7. oinarria._Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

7.1. Onartuen behin betiko zerrendarekin batera _5.3 oinarrian aipatutako harekin batera_ jakinaraziko da oposizioaren hasiera.

Oposizio-lehiaketak bi aldi izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

7.1.1. Lehiaketaldia.

Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu, II. eranskinean heldu den baremoaren arabera baloratu ere.

Merezimendu guztiak oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea egiterakoan aurkeztu eta egiaztatu beharko dira agirien bidez. Agiriok jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatuak izan beharko dute, bestenaz aurkeztu gabetzat joko dira.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere aurkeztu gabeko edo agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendu bat kontuan hartu.

7.1.2. Oposizioaldia.

Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

Lehendabizko proba._Proba teorikoa.

Test motako zenbait galdera eginen dira, epaimahaiak proposaturik, III. eranskinean agertzen diren gaien gainean. Probaren balioa, 20 puntu.

Bigarren proba._Ariketa praktikoa.

(Gehienez ere 60 puntu emanen dira).

Ondoko proba hauek egin beharko dira:

A._Obren zuinketako eta igeltserotzako proba (gehienez ere 20 puntu).

B._Antolaketarako gaitasunaren gaineko proba (lanen banaketa, laneko denbora kalkulatzea, izan litezkeen arazoei konponbideak ematea, makinak, tresnak eta materialak ezagutzea). Txostenak eta gaztigu-orriak prestatzea (gehienez ere 20 puntu).

C._Udal zerbitzu publikoen instalazioen gaineko ezagutzaren proba. Udal jarduerak zer kale eta alderditan egin daitezkeen, horien ezagutza (gehienez ere 20 puntu).

Proba teorikoaren eta praktikoaren artean 40 puntu eskuratzen ez dituztenak bazter geldituko dira.

Oposizioaldiko ariketetan izangai bakoitzak lortzen duen puntuazioa epaimahaiko guztiek emandako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da. Epaimahaikoek emandako puntuazioen artean hiru puntuko aldea edo handiagoa egonez gero, kalifikaziorik handiena eta txikiena besterik gabe baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioak erabiliko dira batezbestekoa lortzeko.

7.2. Azken balorazioa.

Lehiaketaldiko nahiz oposizioaldiko atal guztietako emaitzak baturik puntuaziorik handiena eskuratzen duen izangaia izanen da hautatua.

8. oinarria._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak gainditu duten izangai guztiek lehiaketan eta oposizioko probetan lortutako kalifikazioak argitara emanen ditu eta Alkatetzari igorriko dio zerrenda, puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena eginez. Proposamen hori iragarki oholean argitaratuko da.

9. oinarria._Izendapena.

9.1. Hautapen prozesua bukaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Etxarri Aranazko Udaleko obra eta zerbitzuen arduradun nagusi izendatuko du izangai hori.

Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.2. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Etxarri Aranazko Udaleko lanpostu berria eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.

10. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, bi hilabeteko epean erabaki hau argitaratu edo errekurritu den egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita; nolanahi ere aurretik, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko da erabaki hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo errekurritzen den aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bestela,

c) Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, deialdi hau argitaratzen denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..................., adinez nagusia, NAN zk.: ............., sorteguna: .........., sorterria: ............. ............, helbidea: ............., kalea ............, zenbakia ....... posta kodea:..........., telefonoa:

AZALTZEN DUT:

Etxarri Aranazko Udaleko obra eta zerbitzuen arduradun nagusi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian, data honetan: ............ zenbaki honetako: 2007ko .........aren ....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, eskaturiko baldintza guztiak tenorez eta moduz betetzen ditudala.

Behar diren agiriak eransten ditudala.

Horrenbestez,

Etxarri Aranazko Udalaren zerbitzuko obra eta zerbitzuen arduradun nagusia izateko lanpostua betetzeko hautaprobetara onartua izatea eskatzen dut.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

ETXARRI ARANAZKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1._Esperientzia: Lanpostu honetan ezarritako eginkizunekin ikusteko duten lanengatik, Nafarroako administrazio publikoetan, 2 puntu urte bakoitzetik (gehienez ere 10 puntu).

2._Prestakuntza: Lanpostuan bete beharreko eginkizunekin ikusteko duten ikastaroengatik (gehienez ere 5 puntu).

_15 ordu baino gutxiagokoak: 0,25 puntu.

_15 ordu baino gehiagokoak: 0,5 puntu.

3._Ikasketa titulua. (gehienez 5 puntu).

_Goi mailakoa: 5 puntu.

_Erdi mailakoa: 2 puntu.

_Bestelako titulazioak: 1 puntu.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia._Laneko segurtasun eta higieneko neurriak.

2. gaia._Obrak eremu publikoan. Seinaleak, saneamendu, hornidura eta elektrizitate sareetako jarduketak.

3. gaia._Obren antolaketa. Ekipoa prestatzea. Zuinketa. Erabili beharreko materiala. Garapen faseak. Segurtasun neurriak, etab.

4. gaia._Eraikuntzan dauden maila desberdinen zerrenda eta hauen ezaugarriak. Arduraduna, ofiziala, etab.

5. gaia._Planoen irakurketa. Zuinketaren exekuzioa obraren aldi bakoitzean.

6. gaia._Eraikuntzan erabiltzen diren tresnak. Motak, ezagupena eta erabilera. Eraikuntzako makineria. Lan bakoitzari egokitzea. Segurtasun baldintzak.

7. gaia._Obra arduradunaren egitekoak. Harremanak zuzendaritza teknikoarekin. Harremanak gremioekin.

8. gaia._Materialaren eta tresnen bilketa. Antolaketa, mantentzea eta entretenimendua.

9. gaia._Etxarri Aranazko Udalaren egitura eta gobernu organoak.

Etxarri Aranatzen, 2007ko ekainaren 12an._Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0709868