86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DONAMARIA

2007ko plantilla organikoa

Urriaren 30eko 13/1993 Foru Legearen 19. artikuluan, 158/84 Foru Dekretuan eta 270/86 Foru Dekretuan egindako aldaketan xedatutakoa betetzeko, 2007ko urtarrilaren 26ko osoko bilkuran,

Honako hau erabaki zen:

Plantilletako lanpostuak betetzen dituzten funtzionarioen eta lan-kontratudun finkoen izenen zerrendak onestea. Haiei erantsi zaizkie.

Entitate honen Idazkaritzan hamabost egun baliodunean jendaurrean egon da, aldez aurretik 2007ko 22. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 19an, eta iragarki oholean argitara emanik, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotako erreklamazio eta alegazioak aurkezteko aukera izan zezaten. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276-3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta erreklamaziorik egin ez denez gero, behin betiko onetsi da Udalaren plantilla organikoa.

Donamarian, 2007ko ekainaren 13an._Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Hona hemen plantilla organikoaren laburpena:

I. ERANSKINA

Udaleko langileak

A) Funtzionarioak.

Lanpostua Idazkaria A C 1 35 10. Jardunean. Zerbitzu bateratua, Labaiengo, Urrozko eta Oizko Udalekin batean.

Lanpostua administrari-ofiziala O.L. C.1 16. Jardunean. Zerbitzu bateratua, Labaiengo, Urrozko eta Oizko Udalekin batean.

A-1) Funtzionarioen izenen zerrenda.

1._María Paz Fagoaga Iturralde; jardunean; A maila; 5. gradua; sarrera eguna: 1981eko apirilaren 4a; bateraezintasuna: %35. Lanpostua: %10.

2._María Victoria Eulate Etxegia; jardunean; C maila; 3. gradua; sarrera eguna: 1990eko uztailaren 5a. Hitzarmeneko osagarria: %16.

B) Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostua Zerbitzu anitzetako enplegatua. Kopurua: 1. E mailarekin parekatutako ordainsaria. Sarbidea Aldi baterako lan-kontratua, obra edo zerbitzu jakin batengatik. Sarbidea: 42. artikulua: INEMen bidez.

B-1) Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda.

1._Kleofé Goñi Orbegozo. Jardunean. E mailarekin parekatutako ordainsaria. Hitzarmenaren osagarria, %19koa. Lanpostuko osagarria, %17.

II. ERANSKINA

2007ko lan eskaintza publikoa

Ez da aurreikusi.

Iragarkiaren kodea: L0709841