86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TUTERA

2/2007 dekretua, 2007ko ekainaren 16koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du.

"Tuterako Udalaren Erregelamendu Organikoaren 26. artikuluan jartzen du alkateak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela alkateordeak, Gobernu Batzordeko kideen artean.

Aintzat harturik: oraindik ez dira izendatu Gobernu Batzordeko kideak, baina hurrengo egun batean izendatu behar dira.

Aintzat harturik: hala ere, komenigarria eta beharrezkoa da, alkateak behar izanez gero ordezkoa izanen duela ziurtatzeko, lehen alkateordea bederen izendatzea.

Kontuan harturik: alkateordeak alkatearen ebazpenaren bidez izendatu behar dira, eta osoko bilkurari izendapenaren berri eman behar zaio lehenbiziko bilkuran. Gainera, ebazpena banan-banan jakinarazi behar zaie izendatuei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu.

Toki araubidean indarra duen legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

Dekretatu dut:

Lehena._María Victoria Castillo Floristán zinegotzi andrea lehen alkateorde izendatzea.

Bigarrena._Bere eginkizunetan ari denean Udalaren Erregelamendu Organikoaren 27. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Hirugarrena._Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ezertan galarazi gabe ebazpen honek indarra izatea sinatzen den egunaren biharamunetik aitzina. Udalaren osoko bilkurari ere ebazpen honen berri emanen zaio hurrengo bilkuran.

Laugarrena._Eraginik gabe uztea alkateordeen izendapenari buruz honen aurretik eman den eta indarreangotzat jotzen ahal den edozein xedapen."

Horrela agindu eta sinatzen du alkate udalburuak.

Tuteran, 2007ko ekainaren 16an._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0710041