86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1960/2007 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, maiatzaren 14ko 1576/2007 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Erradiodiagnostiko barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 14ko 1576/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Erradiodiagnostiko barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitu dizkie. Ebazpen hura 2007ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 4an.

Izendatutako batean bigarren deituran akats bat dagoela oharturik, bidezko da zuzentzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Maiatzaren 14ko 1576/2007 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzea. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Erradiodiagnostiko barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien. Hau dioen tokian: "María del Carmen de Arriba Villamayor"; "María del Carmen de Arriba Villamor"; behar du.

2. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzara, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzura, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritzako Langileriaren Atalera, Ubarmin Klinikako Langileen Kudeaketarako Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzura eta eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, eta José María Mellado Santos jaunari, María del Carmen de Arriba Villamor andreari, Javier Saenz Bañuelos jaunari, María Inés García de Eulate Martín-Moro andreari, Natalia Piedad Alvarez de Eulate León andreari, Susana Mauleón Rubio andreari eta María Elena Sarasíbar Subiza andreari jakinaraztea behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 11an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0710380