86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CASCANTE

Alkateordeen izendapena

Cascanteko Udaleko alkate udalburuak, 2007ko ekainaren 18ko ebazpenaren bidez, ebatzi du alkateordeen izendapena, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, gisa honetara:

Lehena._Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

1. alkateordea: Luis Moneo Alava.

2. alkateordea: Juan José Caballero Alava.

3. alkateordea: María Huete López.

Alkateordeei dagokie, halakoak diren aldetik, Alkatetza ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskurantzetan aritzeko ezindurik dagoenean.

Bigarrena._Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehenbiziko osoko bilkuran, eta izendatuei banan-banan jakinaraztea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, indarra ebazpenaren biharamunean hartuko badu ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2007ko ekainaren 18an._Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0710071