86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Ardoi sektoreko plan partzialeko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko ekainaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ardoi sektoreko plan partzialeko aldaketa puntuala, H-9.2 lurzatiari dagokiona, Javier Rubio Velak eta Manuel García Rebordinosek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Zizur Nagusian, 2007ko ekainaren 28an._Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0710731