86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

53/2007 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa. Honen bidez Pedro Iraizoz Munárriz jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatu eta Luis Cruchaga Equiza jauna, Gizarte Kontseilu bereko kidea, kargutik kendu da.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak ezartzen du kudeatzaileak Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izan behar duela. Abenduaren 9ko 20/1994 Foru Legeak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzkoa, 4. artikuluko b) letran Gizarte Kontseiluko kideen artean Unibertsitateko idazkari nagusiak egon behar duela ezartzen du.

Bestalde, aipatu foru legearen 5. artikuluak xedatzen du Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuak izanen direla.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko ekainaren 25eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Pedro Iraizoz Munárriz jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea kargutik kendutako Luis Cruchaga Equiza jaunaren ordez. Azken honi emandako zerbitzuak eskertzen zaizkio.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko ekainaren 25ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0710465