86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan, 2007ko ekainaren 22ko 10:00etan aurkeztu direla "Asociación de Guardas Particulares de Campo de Navarra", (anagramaz "Agupacana"), lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horietan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten partikularrak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Juan Carlos Pérez Martínez eta Eugenio Equisoain Peñalva.

Aditzera ematen da, interesdunei horren berri emateko eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2007ko ekainaren 27an._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0710641