86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

3312/2007 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, "Zizurko udal mugapeko (Nafarroa) Gazolazen gas naturala banatzeko sarea" proiektuari dagozkion okupazio aitzineko aktak egiteko deitzen duena.

2007ko martxoaren 6an, "Zizurko udal mugapeko (Nafarroa) Gazolazen gas naturala banatzeko sarea" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda eta gas-instalazioaren proiektua jendaurrean jarri ziren.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak, maiatzaren 9ko 1360/2007 Ebazpenaren bidez, instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta aipatu instalazioaren onura publikoa onartu zuen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berekin dakar ukituriko ondasunak presaz okupatu beharra, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeei buruzko Legearen 52. artikuluak agindu bezala, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluarekin bat. Hori dela eta, dei egiten zaie ondasun haien titularrei okupatu aitzineko aktak egiteko.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Gazolazko Kontzejuko buruari edo berak eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, 2007ko abuztuaren 21ean Gazolazko Kontzeju-etxean ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Interesdun guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, ekitaldi horretara agertu beharko dute, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria bidali beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela.

Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, beren kontura, ekar ditzakete.

2. Gas Navarra, S.A. enpresa desjabetzearen onuradun deklaratzea.

3. Carmen Oteiza Ugarte eta Beatriz García El Busto Administrazioaren ordezkari izendatzea, bata zein bestea, okupatu aitzineko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak izenpe ditzaten.

4. Alfredo Torreblanca Larraya eta María del Carmen Uriz Lusarreta izendatzea onuradunaren ordezkari, bata zein bestea lan horretan aritu dadin, eta Jasone Goikoetxea Iriberri onuradunaren peritu.

5. Ebazpen hau Gas Navarra, S.A. enpresari jakinaraztea (Antso Azkarra etorbideko 26, behea, 31008 Iruña), administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

6. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Gazolazko Kontzejuko iragarki oholean. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau. Argitalpen horiek I. eranskineko zerrendan agertzen diren titularrendako jakinarazpen gisa balioko dute.

Iruñean, 2007ko ekainaren 20an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

I. ERANSKINA

Helbide ezezaguna duten edo toki ezezagunean dauden titularrendako hitzordua

Aktak egiteko tokia: Gazolazko Kontzejua.

Eguna: 2007ko abuztuak 21.

Ordua: 12:30. Titularra: Kolbe Financieras. Helbidea: Lizarra kalea 5, 3.B, 31002 Iruña. Finkaren kodea: GZ-02. Poligono zk.: 3. Lurzati zk.: 239.

Ordua: 12:30. Titularra: Blanca Domínguez Yanque. Helbidea: ezezaguna. Finkaren kodea: GZ-0 5. Poligono zk.: 3. Lurzati zk.: 238.

Iragarkiaren kodea: F0710358