86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

2132/2007 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, nekazaritzako ingeniari tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 29an emandako 1401/2006 Ebazpenaren bidez, nekazaritzako ingeniari tekniko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 75. zenbakian.

Epaimahai kalifikatzailearen espedientea jasota, bidezkoa da sartzeko hautapen prozedurako proba gainditu arren lanposturik lortu ez dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, 10.2. oinarrian ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, ez dagoela azken aurreko ariketa gainditu eta lanposturik gabe gelditu den izangairik.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ekazaritzako ingeniari tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña).

2. Oposizioko probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenek eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenek nekazaritzako ingeniari tekniko tituluaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura igorri beharko dira.

Titulazioari buruzko eskabideak aurkezteko deialdiko epearen azken egunean bete beharko dira baldintza horiek.

3. Eskatzen diren agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, 10.2. oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpen hau eta probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken aurreko ariketa gainditu dutenena Argibide eta Erregistro Bulegora eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko ekainaren 25ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia kanpoan denez (martxoaren 22ko 32/2005 Foru Agindua), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0710809