86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1980/2007 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta haietako zortzi bete gabe uzten ditu.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 23an emandako 2574/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Martxoaren 26an eman eta 2007ko 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 23an, argitaratutako 969/2007 Ebazpenaren bitartez, 91 burutza edo unitate parekatu betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren. Haien artean ondoko hauek zeuden:

_Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

.Ekoizpen eta Banaketa Atala.

_Toki Administrazioko Departamentua.

.Kudeaketa Administratibo Orokorraren Atala.

_Hezkuntza Departamentua.

.Antolamendu Bulegoa.

_Osasun Departamentua.

.Laguntza Administratiboaren Bulegoa.

.Nafarroako Lan Osasunaren Institutua.

.Aldi Baterako Ezintasuneko Administrazio Unitatea.

_Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua.

.Ustiapen Atala.

.Afekzioen eta Balorazioen Bulegoa.

_Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentua.

.Lan Harremanen Atala.

Aipatutako burutzak betetzeko onartutako izangaiek ez dute aurkeztu deialdiaren 9. arauak aipatzen duen memoria lana edo epez kanpo aurkeztu dute.

Hau guztia kontuan izanda, hala nola deialdiaren 9. arauan xedatutakoa, aipatutako 8 burutza edo unitate parekatu bete gabe utzi dira.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hurrengo 8 burutzak edo unitate parekatuak bete gabe utzi direla deklaratzea, onartutako izangaiek memoria lana aurkeztu ez dutelako edo epez kanpo aurkezteagatik:

_Lehendakaritza, Justizia eta Barnea.

.Ekoizpen eta Banaketa Atala.

_Toki Administrazioa.

.Kudeaketa Administratibo Orokorraren Atala.

_Hezkuntza.

.Antolamendu Bulegoa.

_Osasuna.

.Laguntza Administratiboaren Bulegoa.

.Nafarroako Lan Osasunaren Institutua.

.Aldi Baterako Ezintasuneko Administrazio Unitatea.

_Herri Lan, Garraio eta Komunikazioa.

.Ustiapen Atala.

.Afekzioen eta Balorazioen Bulegoa.

_Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lana.

.Lan Harremanen Atala.

2. Ebazpen hau epaimahakideei, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren Funtzio Publikoaren Antolamendu eta Langileria Kudeatzeko Zerbitzuei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 11n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0710337