86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geografo izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2006ko maiatzaren 12an, 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geografo izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Amaia Bescos Atín andrea izendatzeko proposamena aurkeztu du, bera izan baita oposizioa gainditu eta puntuazio handiena atera duen izangaia.

Iruñean, 2007ko ekainaren 25ean._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0710360