86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

52/2007 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa. Honen bidez María Soledad Barber Burusco andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatu eta Gabriel Lera Carreras jauna, Gizarte Kontseiluko bereko kide, kargutik kendu da.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak ezartzen du idazkari nagusiak Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izan behar duela. Abenduaren 9ko 20/1994 Foru legeak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluarenak, 4. artikuluko b) letran Gizarte Kontseiluko kideen artean Unibertsitateko idazkari nagusia egon behar duela ezartzen du.

Bestalde, aipatu foru legearen 5. artikuluak, "Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuak izanen direla" xedatzen du.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko ekainaren 25eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._María Soledad Barber Burusco andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkari nagusia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatu Gabriel Lera Carreras jaunaren ordez, kargutik kendu baita. Azken honi emandako zerbitzuak eskertzen zaizkio.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko ekainaren 25ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0710463