86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

51/2007 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, inbertsioa eta enplegua sustatzeko laguntzetarako araubide berria ezartzen duen azaroaren 20ko 361/2000 Foru Dekretua indargabetzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Azaroaren 20ko 361/2000 Foru Dekretuaren bidez, inbertsioa eta enplegua sustatzeko laguntzetarako araubide bat ezarri zen, eskualdeetarako estatu-laguntzei buruzko 1998ko jarraibideetara egokitua, 2000-2006 urteetarako.

2006ko martxoaren 4an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2007-2013 urteetarako eskualdeetarako estatu-laguntzei buruzko jarraibideak. Horrek azaroaren 20ko 361/2000 Foru Dekretua indarrik gabe uzten du eta, hortaz, bidezkoa da bai dekretu hori bai hura aldatu zuten foru dekretuak indargabetzea.

Hori horrela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko ekainaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Indargabetzea.

Foru dekretu hauek indargabetu dira: inbertsioa eta enplegua sustatzeko laguntzetarako araubide berria ezartzen duen azaroaren 20ko 361/2000 Foru Dekretua eta hura aldatu zuten maiatzaren 14ko 117/2001 Foru Dekretua, irailaren 17ko 261/2001 Foru Dekretua eta apirilaren 28ko 91/2003 Foru Dekretua.

Azken xedapen bakarra._Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko ekainaren 25ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: F0710467