81. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Gizarte langile izateko 20 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

2006ko uztailaren 3an, 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Gizarte langile izateko 20 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Laura Odériz Mendióroz andrea eta Mikel Saralegui Otsakar jauna igoera txandako izangaiak, eta Cristina Zalguizuri Soto andrea, Montserrat De la Fuente Hurtado andrea, Inés Jiménez Muro andrea, Raquel Suescun De Carlos andrea, Esther Prieto Azcárate andrea, Laura González Sáez andrea, Natalia García Moneo andrea, María Cristina Gracia Arana andrea, Sonia Mayor Lapedriza andrea, Nuria Ibor Aludan andrea eta Irene Taberna Chacartegui andrea, txanda irekikoak, izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek izan baitira oposizioa gainditu duten izangaiak.

Iruñean, 2007ko ekainaren 20an._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0710272