II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
USTAIZE
Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua
Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Ustaizeko bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugapeak: Ustaizeko Kontzejua, Arrakaxgoiti eta Uskartzeko Kontzejua.
Ustaizen, 2007ko ekainaren 19an._Kontzejuko burua, Cruz M. Moriones Uriz.
Iragarkiaren kodea: L0710061