81. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Erletokieta kaleko 6, 8, 10 eta 12 zenbakietan igogailuak paratuz traba arkitektonikoak kentzearren. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2007ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-JUN-07 (6/CU)

Erletokieta kaleko 6, 8, 10 eta 12 zenbakietan igogailuak paratzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2007-03-27koa), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu,

Beraz, honako hau erabaki da:

1. Behin betikoz onestea lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Erletokieta kaleko 6, 8, 10 eta 12 zenbakietan igogailuak paratuz traba arkitektonikoak kentzearren, Couto Proyectosek sustaturik.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, bai eta ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta ezar bedi Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko ekainaren 12an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0709744