81. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Erriberri karrikako 14an igogailuak ezarri beharrez kanpoko lerrokadurak aldatzeko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2007ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-JUN-07 (7/CU)

"Erriberri karrikako 14an igogailuak paratzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2007-03-13), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Erriberri karrikako 14an igogailua paratzeko lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, etxejabeen elkarteak sustatua.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko ekainaren 12an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0709734