II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
OTEITZA
EDIKTUA
Udal honek, 2007ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Oteitzako HAPOko SU-2 AR-2 bizitegi sektoreko xehetasun azterlana.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta arlo horretan indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Proiektua Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko da, eta bertan aurkeztuko dira bidezkotzat jotzen diren alegazioak.
Oteitzan, 2007ko ekainaren 4an._Alkate udalburua, Angel Martínez López.
Iragarkiaren kodea: L0709344