II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
NOAIN
Noain-Elortzibarko Udal Planeko 5. poligonoko 60. lurzatiko aldaketa xehakatua Dorre-Elortzibarren, Pedro José Pérez Arillak sustatua. Behin betiko onespena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko ekainaren 12an egin bilkuran, agertutako guztiak bat etorrita, erabaki zuen behin betikoz onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorre-Elortzibarreko 5. poligonoko 60. lurzatiari dagokion aldaketa xehakatuaren espedientea, Pedro José Pérez Arilla jaunak sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduko Departamentura igorriko da; hori guztia, Udalari dagokionez eta behar den tasa ordaindu ondoren.
Noain-Elortzibarren, 2007ko ekainaren 14an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0709979