81. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

619/2007 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 23ko 233/2005 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia behin betikoz ebatzi eta Lekarozko eta Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroetako zuzendari izateko destinoak, zerbitzu eginkizunetan, esleitzen dituena.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 23ko 233/2005 Ebazpenaren bidez, Lekarozko eta Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroetako zuzendari izateko bi lanpostuen deialdia onetsi zen, merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, uztailaren 29ko 728/2005 Ebazpenaren bidez, José Ramón Erdozain Echávarri jaunari lanpostua esleitu zion eta zerbitzu eginkizunak urtebeterako emateko proposamena egin zuen.

Epe hori bukatuta, martxoaren 23ko 233/2005 Ebazpenak ezartzen duenaren arabera, Hautapen Batzordeak ebaluatu beharko du arestian aipatutako pertsonek egindako lana.

Zuzendariaren beraren memoria, non egindako lana jasotzen baita, eta Irakasleen Prestakuntza atalburuaren txostena aztertu eta baloratu ostean, Hautapen Batzordeak positiboki ebaluatu ditu biak.

Horren ondorioz, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari proposatu dio aipatzen den zuzendaria beste hiru urterako izendatzeko, 2006ko irailaren 1etik 2009ko abuztuaren 31ra, destinoa duen Irakasleentzako Laguntza Zentro berbererako, ekainaren 17ko 245/1996 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarritako baldintza eta prozedurei jarraikiz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendari izateko izendapena berritzea, 2006ko irailaren 1etik 2009ko abuztuaren 31ra bitarte, ondoko funtzionarioari:

José Ramón Erdozain Echávarri

NANa: 72.661.912-J.

Esleitutako destinoa: Lizarrako ILZko zuzendaria.

Behin betiko destinoa: Larragako San Miguel HLHIP (Maisua).

2. Funtzionario horri zerbitzu eginkizunetan aritzeko baimena ematea, Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendari izateko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Langileria Atalari, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari, Irakasleen Prestakuntza Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2007ko ekainaren 14an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0710027