81. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, Alkatetzaren 2007ko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez, 2. puntuan, erabaki zuen hasiera batez onestea Baztango Udal Planaren barnean Elizondon dagoen A.R. 2 banaketa eremuaren urbanizazio proiektua, El Prado de Paularena, S.A. k sustatua.

Hori dena aditzera ematen da, interesa dutenek, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; betiere, indarra duen legedian agindutakoari jarraituz.

Elizondon, 2007ko ekainaren 12an. Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0709969