II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BAZTAN
Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena
Baztango Udalak, Alkatetzaren 2007ko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez, 1. puntuan, erabaki zuen hasiera batez onestea Baztango Udal Planaren barnean Elizondon dagoen A.R. 2 banaketa eremua birzatitzeko proiektua, El Prado de Paularena, S.A. k sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Baztanen, 2007ko ekainaren 12an. Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.
Iragarkiaren kodea: L0709968