II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ABARTZUZA
Soberako lurzatiaren deklarazioa
Abartzuzako Udalak, 2007ko ekainaren 12an, aho batez erabaki du:
1._Abartzuzako 3. poligonoko 101. lurzatitik 232,60 metro karratu banantzea, espedientean bildutako planoari jarraikiz. Aipatu lurzati hori erabilera publikoko menditik mugatzea, Mendi Departamentuko jarraibideekin bat.
2._Banantze horren ondorioz sortutako lurzatia soberako lurzatia deklaratzea, Pedro Olabarría Barriola jaunari eta Jose Angel Goñi López jaunari saltzeko, mugako lurzatien titularrak baitira.
3._Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean, interesdunek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 102 eta 103. artikuluetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 122tik 126ra bitarteko artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Abartzuzan, 2007ko ekainaren 15ean._Alkatea, Arturo San Martín Morras.
Iragarkiaren kodea: L0709958