81. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

SAN FRANCISCO DE ASIS UDAL PATRONATUA

Deialdia, mediku izateko lanpostu 1 oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko, Cintruenigoko "San Francisco de Asís" egoitzarako. Akats zuzenketa

Oharturik-eta deialdi horretan akats bat egin dela (2007ko 37. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 26koa), ondotik ematen da behar den zuzenketa.

6.3.d) puntuan zehazten da elkarrizketaren puntuazioa: 20 puntu. 113/85 Foru Dekretuaren 19. artikuluan aurreikusiari jarraikiz, elkarrizketak gehienez ere 5 puntu izanen ditu.

Cintruenigon, 2007ko ekainaren 12an._Patronatuko burua, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0709999