80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEOTZ

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2007ko maiatzaren 25eko osoko bilkura arruntean, Udalaren 2007ko aurrekontuko 1/2007 aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Iratxetan (Leotz), 2007ko maiatzaren 25ean._Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0709741