80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

URROTZ

2007ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2007ko 32. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen, martxoaren 14an, Urrozko Udalaren 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea erreklamazio edo alegaziorik gabe iragan denez, behin betikoz onetsitzat jo da. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Legearen 276. artikuluari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 277.1 artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da 2007ko aurrekontu bakarraren laburpena:

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 67.511,00 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 63.391,48 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 33.760,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 347.437,00 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 5.550,00 euro.

Gastuak, guztira: 517.649,48 euro.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 20.672,00 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 2.500,00 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 12.960,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 44.590,00 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretakoak: 51.115,00 euro.

7. kapitulua._Transferentziak Administrazio Orokorretik toki entitatera: 385.812,48 euro

Dirusarrerak, guztira: 517.649,48 euro.

Urrotzen, 2007ko ekainaren 12an._Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.

Iragarkiaren kodea: L0709738