80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ANDOSILLA

Aurrekontuetako aldaketaren onespena

Andosillako Udalak, 2007ko maiatzaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontuko 02/2007 aldaketa; hona xehetasunak:

Kreditu gehikuntzak:

451-22606 - Kultur jarduerak: 20.000 euro.

311 463 - Oinarrizko Gizarte Zerbitzua: 24.776 euro.

432 6003 - Obra txikiak kalean: 122.500 euro.

421 62200 - 0-3 urte Haur Hezkuntzako zentroa: 278.307,77 euro.

Gastuak, guztira: 445.583,77 euro.

Finantzaketa: 2006 urteko diruzaintzako gerakina.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Andosillan, 2007ko maiatzaren 17an._Alkatea, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: L0709677