80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EGUESIBAR

Aurrekontuko 1/2007 aldaketaren espedientea. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2007ko apirilaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2007ko aurrekontu orokorreko 1 zenbakiko aldaketaren espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2007ko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, maiatzaren 23an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Horrenbestez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

GASTUAK:

a) Kreditu gerakina sartzea:

6. kapitulua: 325.640 euro.

b) Kreditu bereziak:

2. kapitulua: 16.500 euro.

6. kapitulua: 5.895.900 euro.

7. kapitulua: 5.000 euro.

c) Kreditu gehikuntzak:

2. kapitulua: 28.830 euro.

6. kapitulua: 199.930 euro.

Aldaketa, guztira: 6.471.800 euro.

Finantzabideak:

Diruzaintzako gerakina: 6.469.050 euro.

Dirusarrera berriak:

7. kapitulua: 2.750 euro.

Aldaketa, guztira: 6.471.800 euro.

Eguesen, 2007ko ekainaren 11n._Zinegotzi delegatua, Carolina Potau Menéndez.

Iragarkiaren kodea: L0709622