80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

857/2007 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Barne zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ebazten da proba fisikoak dituen lehiaketa bidezko deialdia, ondoko lanpostu hauek betetzeko: Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu 1, kabo izateko 3 lanpostu eta foruzain izateko 20 lanpostu, destinoa Herritarren Segurtasunerako Arloko Esku-hartze Dibisioko Esku-hartzeko Brigada Nagusian dutela, eta destinoko herria, Iruña.

Barne zuzendari nagusiak martxoaren 13ko 505/2007 Ebazpenaren bidez, proba fisikoak dituen lehiaketa bidezko deialdia onetsi zen, ondoko lanpostu hauek betetzeko: Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu 1, kabo izateko 3 lanpostu eta foruzain izateko 20 lanpostu, destinoa Herritarren Segurtasunerako Arloko Esku-hartze Dibisioko Esku-hartzeko Brigada Nagusian dutela, eta destinoko herria, Iruña.

Deialdian ageri diren proba fisikoak egin eta epaimahai kalifikatzaileak lanpostuak behin betikoz esleitzeko egin duen proposamena ikusirik, eta deialdiko 9. oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da deialdia ebaztea.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuko 10. artikuluaren bidez esleituak ditudan eskurantzez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Herritarren Segurtasunerako Arloko Esku-hartze Dibisioko Esku-hartzeko Brigada Nagusiari atxikitzea ondoko langileok:

Inspektoreorde mailako lanpostuak

LANPOSTUA FORUZAINA

5626 357

Kabo mailako lanpostuak

LANPOSTUA FORUZAINA

5249 351

5969 734

5970 735

Foruzain mailako lanpostuak

LANPOSTUA FORUZAINA

272 515

334 568

348 626

412 650

4392 469

4716 475

5283 653

6025 657

6423 660

6440 661

6717 672

6984 674

6989 681

7589 684

7593 699

7643 700

7644 755

7650 767

7651 784

7652 790

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen honek 2007ko maiatzaren 21etik aurrera izanen ditu ondorioak.

4. Deialdi honen eta arau hauen eta ondoko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, honako hauetan xedatutakoarekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57. artikulua eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 115. artikulua eta hori aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legea.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 15ean._Barne zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0708145