80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, famili langile izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko famili langile izateko 2 lanpostu, lan kontratu finkoarekin, D mailan eta oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, betetzea, Mankomunitatearen plantilako langile finkoen artean.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz egin da hautapen proba murriztu honetarako deia.

1.2. Izendatzen direnek bete beharreko eginkizunak familiaz arduratu eta etxeko lanak egitea izanen dira, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren beharra duten pertsona edo familiak zaintzea, eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eskatutako eginkizunak ere betetzea dagokion maila eta kategoriaren barrenean.

1.3. Hautapen probak gainditu ondoren, izendatuko diren izangaiek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren D mailari dagozkion lansariak hartuko dituzte, baita Mankomunitateak une bakoitzean erabakitzen dituen osagarriak ere.

1.4. Asteko lanaldia udal langileena izanen da. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Mankomunitateak noiznahi aldatzen ahal du.

2._Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetara onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean:

a) Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen mankomunitateko langile finkoa izatea.

b) Eskatzen den titulazioaren jabe izatea, hau da eskola-graduatu edo horren baliokidea eta Nafarroako administrazio publikoetan egiazko zerbitzuak egiten bost urte egiaztatzea, edo zortzi urteko zerbitzua egiaztatzea.

c) E mailan egotea.

d) Famili langile lanpostu baterako izendatua izana.

e) B mailako gidatzeko baimena eta ibilgailua edukitzea

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Mankomunitatearen idazkaritzan aurkeztu beharko dira, Etxalarren. Horretarako hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabide horiek deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek eskabideak aurkezteko ezarritako epea akitzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

3.2. Deialdi honen zazpigarren atalean xedatutakoaren arabera epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak alegatu beharko dituzte izangaiek.

3.3. Alegatzen diren merezimenduak jatorrizko edo konpultsatutako agirien bidez frogatu beharko dira, bertzenaz ez aurkeztutzat joko baitira.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4._Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea akituta, Mankomunitateko lehendakariak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, 10 egun balioduneko epearen barrenean, erreklamazioak egiten ahal dituzte eta akatsik egin badute, horiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea akitu eta horiek ebatzita, Mankomunitateko lehendakariak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria.

Ordezkoa: Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariordea.

Mahaikidea: Alizia Sagaseta Irigoien, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea.

Ordezkoa: Mikel Saralegi Otsakar, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea.

Mahaikidea: Irantzu Izeta Arratxe, Malerrekako Mankomunitateko gizarte langilea.

Ordezkoa: Virginia Eraso Bancio, Leitzaldeko Mankomunitateko gizarte langilea.

Mahaikidea: Mirentxu Goienetxe Irigoien, Bortzirietako Osasun Etxeko gizarte langilea.

Ordezkoa: Arantxa Irazoki Iriarte, Baztango Osasun Etxeko gizarte langilea.

Mahaikide eta Idazkaria: Jose Luis Legarra Iriarte, Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: edozein, Bortzirietako idazkarietatik.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi aitzin eratu beharko da. Epaimahaia ez da osatu ahal izanen, ezta jardun ere, guttienez kideen erabateko gehiengoa bertan ez bada.

5.3. Deialdiko arauak ulertu eta aplikatzerakoan sor litezkeen afera guztiak gehiengoz erabakiko ditu epaimahaiak.

5.4. Epaimahaiak, proba batzuetarako nahiz guztietarako, aholkulari adituak ekartzen ahal ditu. Aholkulari horiek beren espezializate teknikoetan baizik ez dute jardunen eta horietan baino ez dira epaimahaiarekin elkarlanean ariko.

6._Oposizio-lehiaketa nola eginen.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi fasetan eginen da: lehiaketaldia lehenbizi, eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan ezartzen den gisara.

6.2. Deialdia argitaratu eta bi hilabete iragandakoan hasiko da oposizio-lehiaketa, izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batean iragartzen diren tokian, egunean eta orduan.

Ariketa bakoitza akituta, epaimahaiak hurrengo ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den, eta aitzinekoan lortutako emaitzak aditzera emanen ditu Mankomunitatearen iragarki oholean.

Epaimahaiak ariketa batzuk nahiz guztiak egun berean egitea erabakitzeko ahalmena du.

Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7._Lehiaketaldia.

7.1. Izangaien merezimenduak baloratuko dira, ondoko baremoari jarraikiz:

a) Administrazio publikoetan famili langile egindako zerbitzuak, bi puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 12 puntu.

b) Instituzio pribatuetan nahiz administrazio publikoaren menpekoetan, zaharrez eta/edo minusbaliatuez zuzenean arduratzen egindako zerbitzuak, puntu bat urte bakoitzeko, eta gehienez ere 8 puntu.

c) Lanpostuarekin ikusteko duten ikastaroengatik, 0,50 puntu emanen da 20tik 40 ordura bitarteko ikastaro bakoitzagatik, eta puntu bat ikastaroak 40 ordu baino gehiago iraun badu, eta gehienez ere 10 puntu.

Aurreko ataletan aurreikusi eta behar adina egiaztaturiko merezimenduak kontatzeko, aldi baterako lan-kontratua nahiz finkoa izanda egindako zerbitzuak hartuko dira kontuan.

Esperientzia denbora egiaztatua urte osokoa ez bada, dagokion proportzioa aterako da.

7.2. Lehiaketaldia akitutakoan, Mankomunitatearen iragarki oholean izangaien zerrenda argitaratuko da, izangai bakoitzak lortutako puntuak adierazteko. Lehiaketaldian lortutako puntuak oposizioaldian lortutakoei gehituko zaizkie eta batura izanen da oposizio-lehiaketaren azken emaitza.

8._Oposizioaldia.

8.1. Ondoko ariketak egitea izanen da:

a) Lehenbiziko ariketa: proba teorikoa, test bat egin beharko da II. eranskineko gaietan oinarriturik. Gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 15 eskuratzen ez dituzten oposizio-egileak.

b) Bigarren ariketa: proba teoriko-praktikoa. Famili langile lanpostuan bete beharreko lanen inguruan tribunalak planteatutako galderak idatziz erantzutea. Gehienez ere 40 puntu emanen dira, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 20 eskuratzen ez dituzten oposizio-egileak.

8.2. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek NAN aldean dutela agertuko dira. Agertzen ez direnak oposiziotik kanpo geratuko dira.

9._Oposizio-lehiaketa gainditzen dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

9.1. Izangaien kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrenda ikusgai paratuko du iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian. Zerrenda puntuen arabera antolatuko du eta punturik gehien lortzen duten bi lehiakideak izendatzeko proposamena igorriko du.

Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

10._Izendapena eta kargu hartzea.

10.1. Juntak D mailako famili langile izendatuko ditu epaimahaiak hala proposatutakoak.

10.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da eta argitara eman eta biharamunean izanen ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak. Halaber, data hori hartuko da lanpostuaren jabetza hartzeko eguntzat, inolako ekitaldi berezirik egin behar izan gabe.

11._Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri nahiz egintzen kontra, errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da:

_Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko organo eskudunean, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barrenean.

_Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko aukera ere bada, Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean.

_Berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera ere bai, Mankomunitate honetan, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barrenean.

Etxalarren, 2007ko martxoaren 12an. Mankomunitateko lehendakaria, Patxiku Irisarri Elizagoien.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena:

Sorlekua: (......................)

Sorteguna:

N.A.N. zenbakia:

Bizitokia:

Karrika: ............................................................ Zenbakia:

Telefonoa:

Hau dio:

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko famili langile izateko 2 lanpostu, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko egun honetako .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdian adierazten diren baldintzak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epea akitu aitzin bete ere.

Horrenbertzez:

Eskatzen dizu eskabide hau eta hari erantsitako dokumentazioa onartzeko, eta, horren indarrez, sinatzailea aipatu lanpostuaren deialdira onartzeko.

II. ERANSKINA

Gaiak

1._Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak: definizioa, ezaugarriak, egitekoak, programak.

2._Etxez etxeko laguntza. Zer da? Norendako da? Etxez etxeko laguntzan gerta daitezkeen egoerak.

3._Famili langileak gizarte lanean. Zereginak eta lanaren ezaugarriak. Etika profesionala. Gizarte zerbitzu oinarrizkoetako lan-taldearekiko harremanak. Osasun zerbitzuekiko harremanak.

4._Hirugarren adinakoendako laguntza. Ezaugarriak eta arazo nagusiak. Zahartzaroko sindromeak: Dementziak. Muturreko egoeran dauden pertsona adintuak.

5._Ezgaitasun fisiko eta psikikoak. Ezaugarriak. Laguntza premiak eta sostengu fisiko nahiz psikologikoa. Menpekotasun fisiko handia den kasuetan egin beharrekoak.

6._Osasuna. Ohitura osasungarriak. Nutrizioa eta elikadura. Eritasun eta istripu prebentzioa. Lehen laguntzak.

7._Etxearen egokitzapena. Norberaren aferetako laguntzak. Laguntza teknikoak: mugitzeko, elikatzeko, etab ... Dementzia duten pertsonen etxeen egokitzapena.

Iragarkiaren kodea: L0709563