80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ZIZUR NAGUSIA

EDIKTUA

Hamar eguneko epea zabaltzea, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko lorezaintzako behargin izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren ondorioz, hautapen prozesu horretan ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaiekin eta azterketa gainditu bai baina lanposturik gabe gelditu diren izangaiekin zerrendak osatzeko, aldi baterako kontratazioa egiteko behar den dokumentazioa aurkez dezaten.

Alkatetzaren 2007ko ekainaren 13an eman 352/2007 ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi da:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko otsailaren 2an hartu erabakiaren bidez, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko lorezaintzako behargin izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi da. Deialdia 2007ko 27. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, martxoaren 2an.

Epaimahai kalifikatzailearen espedientea jasorik, bidezko da lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta prozedurako lehen ariketako bigarren proba gainditu dutenei hamar egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, hain zuzen ere deialdiko 10. oinarriari jarraikiz, eskatzen den tituluaren gaineko dokumentazioa eta B motako ibilgailuendako gidabaimena aurkez ditzaten.

Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko lorezaintzako behargin izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren ondorioz, hautapen prozesu horretan lehen ariketako bigarren proba gainditu duten izangaien zerrenda eta azterketa gainditu bai baina lanposturik gabe gelditu diren izangaien zerrenda argitara ematea Udalaren iragarki oholean (Erreniega parkea, z.g., Zizur Nagusia).

2. Izangai horiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik azaltzen den dokumentazioa aurkeztuko.

a) Deialdiaren 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta ukitutako izangaien zerrendak Zizur Nagusiko Udalaren iragarki oholean (Erreniega parkea, zk.g.).

4. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

5. Sarrera prozedurako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

6. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, alkate udalburuaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira, kasua bada, eta Zizur Nagusiko Udalaren iragarki oholean paratuko (Erreniega parkea, zk.g.): lanposturik gabe gelditu diren izangaien zerrenda eta prozedurako lehen ariketako bigarren proba gainditu duten izangaien zerrenda.

7. Ebazpen honen aurka behar diren hautazko errekurtsoak jar daitezke, alkateari zuzenduak, argitaratu eta biharamunetik aitzina."

Zizur Nagusian, 2007ko ekainaren 15ean._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0709936