80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

EDIKTUA

Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko lorezaintzako behargin izateko bi lanposturako, funtzionarioen araubidekoak eta D mailakoak, Iñigo Gambra Uriz eta Ricardo Guerra Azcona jaunak izendatzeko proposamena.

Alkatetzaren 2007ko ekainaren 13an eman 355/2007 ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi da:

"Bigarren ariketa bukatu denez, azkena baitzen, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko lorezaintzako behargin izateko izateko bi lanpostu, funtzionarioen araubidekoak, oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak argitara eman du Zizur Nagusiko Udalaren iragarki oholean, haren web orrian eta 012-Infolocalen bidez, azterketa gainditu duten izangaien zerrenda, izangai bakoitzak oposizioan lortutako kalifikazio guztien batuketa eginda. Orobat, zerrenda hori igorri dio Alkatetza honi, espediente osoarekin batean, baita ondoko izangai hauek izendatzeko proposamena ere:

_Iñigo Gambra Uriz eta Ricardo Guerra Azcona, puntuazio altuena lortu baitute.

Alkatetza honek, delako proposamen hori deialdiko oinarriekin bat heldu dela iritzi ondoren, horren ondorioz,

EBATZI DUT:

1. Onestea Iñigo Gambra Uriz eta Ricardo Guerra Azcona izendatzeko proposamena, puntuazio altuena lortu duten izangaiak baitira.

2. Jakinaraztea izangaiei aurrreko puntua, eta deialdiko 7.2, 7.3 eta7.4 oinarrietan xedatutakoa oroitaraztea.

3. Zehazki, izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturalen epean Udal honetan aurkeztu behar dituztela ondoko dokumentazioa:

_Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

_Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

_B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

_Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

_Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

_Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela."

Zizur Nagusian, 2007ko ekainaren 14an._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0709937