80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AGUILAR KODESKOA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Aguilar Kodeskoko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Aguilar Kodeskoko Udalak, 2007ko maiatzaren 7an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren Aguilar Kodeskoko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Aguilar Kodeskoan, 2007ko maiatzaren 30ean._Alkatea, Juan Cruz Casasnovas Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0709021