80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOBEITI

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2007ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea, Artikako María de Maeztu Udal Kultur Etxeko espazioen eta baliabideen antolaketa eta erabilera arautzen dituen udal ordenantzakoa. Hura 2007ko 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 23an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzako aldaketa hori behin betikoz onetsi da eta argitaratzeko xedatu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriobeitin, 2007ko maiatzaren 29an._Alkatea, Jose María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0708991