80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

"Trafikoari buruzko Tuterako ordenantza orokorra". Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2007ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoa zuela onetsi zuen hasiera batean Trafikoari buruzko Tuterako ordenantza orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Udalean (idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2007ko maiatzaren 29an._Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0708986