80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

Udan Euskaraz 2007ko prezio publikoak. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udan Euskaraz 2007 kanpainako prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, arauko aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Altsasun, 2007ko maiatzaren 29an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L0708948