80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Egues-Elkano eta Ibiriku eremuko AR-1 banaketa eremuko 1. eta 2. sektoreetarako Plan Partzialeko Eraikuntzari buruzko ordenantza. 3. kapituluko ("Eraikuntzako baldintzak") 3.16 artikuluko aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2007ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Egues-Elkano eta Ibiriku eremuko AR-1 banaketa eremuko 1. eta 2. sektoreetarako Plan Partzialeko Eraikuntzari buruzko ordenantzan, 3. kapituluko ("Eraikuntzako baldintzak") 3.16 artikuluan egiteko aldaketa. Helburua da ataripeak ez kontuan izatea eraikigarritasunean. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325 eta 326. artikuluetan xedatua betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta egoki juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsitzat joko da.

Eguesen, 2007ko maiatzaren 16an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0708942