80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Olazko Udal Planeko aldaketa. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2006ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Olazko Kontzejuko Udal Planeko aldaketa, UC-6 unitatean, 36. lurzatian eragiten duena, Iñigo Goñi Istúrizek sustatua, gaur egungo eraikuntza handitzearren.

Argitara ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Eguesen, 2007ko maiatzaren 24an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0708895